LEGE-OHARRA

Lege-oharra

Interneteko elidata.es domeinua Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren titulartasunekoa da, hura baita ELI sistemaren koordinatzailea Estatu mailan.

Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziak (AEBOE) beretzat gordetzen du edukiak aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea, egoitzako edukiak edo horien itxura aztertu, zuzendu, aldatu, gehitu edo kentzeko. Berariaz debekatzen da "framing" bezalakoak egitea edo hirugarrenek web orri honen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak alda ditzaketen mekanismoak erabiltzea.

Beren webgunearen eta www.elidata.es web orriaren arteko hiperesteka ezarri nahi duten erabiltzaileek honako hau izan behar dute kontuan:

  • Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Bulegoaren eta esteka dagoen web orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Bulegoak web orri horretako eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko edo ulertaraziko Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Bulegoak hiperesteka hori berariaz baimendu duenik edo hiperesteka ezartzen duen web orri horretan eskainitako edo eskura jarritako zerbitzuak gainbegiratu edo nolabait onartu dituenik ere.
  • Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Bulegoak ez ditu hiperesteka ezartzeak ekar ditzakeen eduki edo zerbitzuen kalitate, zehaztasun, fidagarritasun, zuzentasun edo moralitatea bermatzen eta ez du horien gaineko inolako erantzukizunik. Erabiltzaileak bere gain hartzen du hiperestekako web orrira sartzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo ekintzen gaineko erantzukizun osoa.
  • Hiperesteka ezartzen duen web orriak ez du legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren kontrako informaziorik eta hirugarren edozein eskubideren kontrako edukirik izango.

www.elidata.es-ean dauden dokumentuak berrerabiltzeko baldintza orokorrak

Dokumentu horiek berrerabiltzen dituen eragileak sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen arloan aplikagarria den araudia, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoa, bete beharko du.

Hain zuzen ere, baimena du:

  • Web orri honetako informazioa kopiatu eta hedatzeko.
  • Informazioa aldatu, egokitu, atera, berrantolatu eta bateratzeko.
  • Baimendutako berrerabiltzea burutzeko behar diren erreprodukzio, zabalkunde, komunikazio publiko edo eraldaketak egiteko, modalitate eta formatua edozein dela ere, guztientzat, eta legeak ezarritako gehieneko epean.

Baldintza horien pean:

  • Debekatuta dago informazioari berezko esanahia kentzea.
  • Berrerabilitako dokumentuen iturria aipatu behar da. Aipamen hori honela egin daiteke: "Dokumentuen jatorria: ELI Proiektuaren web orria, www.elidata.es.
  • Berrerabilitako dokumentuak noiz eguneratu diren azkenengoz aipatu behar da, baldin eta jatorrizko dokumentuan eguneratze-data aipatzen bada.
  • Berrerabiltzeko asmoz eskura jarritako dokumentuan gordetako metadatuak, eguneratze-datari eta berrerabiltze-baldintza aplikagarriei buruzkoak, halakorik balego, mantendu behar dira, aldatu edo ezabatu gabe.
  • Indarrean dagoen lege-esparrua errespetatu behar da, batez ere, datuen babesaren eta jabetza intelektualaren arloan xedatutako guztia.

Berrerabiltze-baldintzetan ez dira sartzen honako dokumentu hauek:

  • Domeinu, logotipo eta elementu grafikoak eta horiek aurkezteko modua.
  • Hirugarren batzuei dagokien edo hirugarrenekin partekatzen den jabetza intelektualeko elementuak.

Erantzukizunaren salbuespena

Datu multzoak erabiltzaileek edo berrerabiltzaileek erabileraren erantzukizuna eta arriskuak beren gain hartuta erabiliko dituzte, eta erabilera horrek hirugarrenei kalteak sortuz gero, beraiek izango dira erantzule bakarrak.

AEBOE ez da berrerabiltzaileek informazioari ematen dioten erabileraren erantzule izango; halaber, ez da izango berrerabilitako informazioa erabiltzeak sortzen dituen kalte edo galera ekonomikoen erantzule, ez eta horiek, zuzenean edo zeharka, eragin ditzaketen galera ekonomiko, material edo datu-galeren erantzule ere.

AEBOEk ez du bermatzen dokumentu berrerabilgarriak eskura jarri ondorengo jarraitutasuna –hori mantentzen saiatuko den arren– horien edukia eta formari dagokienez, eta ez du bere gain hartzen edukian egon daitekeen edozein akats edo omisiok eragin dezakeen erantzukizunik.