ELI Espainian

Espainiako antolamenduaren aniztasuna

Espainiako antolamendu juridikoa errealitate konplexu eta plurala da, lurralde-maila desberdinetako arauez osatua (estatua, autonomia-erkidegoak eta udalerriak). Hala ere, nahiz eta arau horiek sistema bat osatzen duten eta beraien artean konektatu eta lotzen diren, barne-mailan desberdintasunak daude kasuan kasuko webguneetan legedia aurkeztu eta biltzeko erabilitako sistema teknikoetan. Horrek sarbidea zailtzen die profesionalei, enpresei eta, orokorrean, herritarrei eta, era berean, legegintzako informazio-sistemen elkarreragingarritasunerako oztopoak sortzen ditu.

Hori dela eta, Espainian ELI ezartzea bereziki gomendagarria da. Izan ere, Europa mailan ematen dituen onurez gain, barne-mailan hobekuntza nabarmena lortuko litzateke informazio juridikoa eskuratzeko orduan eta administrazio desberdinen legezko informazio-sistemen arteko elkarreragingarritasuna ezartzeko orduan.

Proiektuaren garapena

Espainiako antolamendua plurala denez, beharrezkoa da identifikatzailea ezartzean administrazio guztiak koordinatuta egotea, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak ezarritako filosofiaren arabera. Eskema horrek, hain zuzen ere, kontuan hatzen ditu Europar Batasunaren gomendioak.

Horrenbestez, Administrazio Elektronikoaren Sektore Batzordeak, berau denez Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoen eta administrazio elektronikoaren gaineko tokiko erakundeen arteko lankidetzarako organo teknikoa, 2017. urtean "ELI lantaldea" sortzea erabaki zuen, estandar hau legedia espainiarrera aplikatzeko modua aztertze aldera.

Talde honek egindako lanean oinarrituta, Administrazio Elektronikoaren Sektore Batzordeak, 2018ko martxoaren 13ko bileran, "Espainian Legediaren Identifikatzaile Europarra ezartzeko zehaztapen teknikoa (1. fasea)" onartu zuen, estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudian aplikatzeko moduan. Ondoren, 2022ko otsailaren 24an, zehaztapen horren beste bertsio bat onartu da, ELI udalerri-mailako araudian ere aplikatzeko beharrezkoak diren egokitzapenak eginda.

Zehaztapen horren helburua ELI Espainian ezartzeko beharrezko irizpide komunak ezartzea da, estatuko, autonomia-erkidegoetako eta udalerrietako arauen identifikazioa eta deskribapena modu koordinatu eta koherentean egin dezaten administrazio desberdinek.

Zehaztapen teknikoko alderdi esanguratsuenak

Zehaztapenean berariaz definitzen dira ELIri dagokion araudia, legedi nazional osorako (estatukoa, autonomia-erkidegokoa eta udalerrikoa) URI txantiloia (1. zutabea), eta gutxieneko metadatu komunen multzoa (2. zutabea).

1. ELIren aplikazio-eredua:

Estatuan eta autonomia-erkidegoan 1978-12-29tik aurrera argitaratutako legediari aplikatuko zaio ELI, gutxienez. Estatu-mailan, aurretik argitaratu diren eta bertsio finkatua duten arau guztietan ere aplikatuko da.

Tokiko erakundeek ELI aplikatzeko arauen eremua definitu dezakete, beren aukeren arabera.

2. URI txantiloia

Administrazio Elektronikoaren Sektore Batzordeak 2022ko otsailaren 24an onartutako “zehaztapen teknikoaren” arabera, araudi nazional oroko URI txantiloiaren egitura honako hau izango da:

/eli/{jurisdiction}/{type}/{year}/{month}/{day}/{number}/{version}/{version_date}/{language}/{format}

Nahiz eta URI txantiloia bakarra den, kontuan hartu behar da aldeak egon daitezkeela estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiaren artean, batetik, eta udalerri-mailako araudian, bestetik (data eta agintaritza zehatzen taulak).

URI txantiloiko osagaiak
Eremua (ELI) Azalpena Formatua Balioak Iruzkinak
jurisdiction Jurisdikzioa Balio alfabetikoen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuko taula ISO 3166 alfa 2:
  • ISO 3166-1 Estaturako
  • ISO 3166-2 Autonomia-erkidegoetarako
  • ISO 3166 alfa 2 + toki-erakundeetako erregistroko inskripzioen kopurua tokiko arauetarako
type Mota Balio alfabetikoen zerrenda mugatua (1-4 letra) Hiztegi kontrolatuko taulak Motak siglen bidez identifikatuko dira (luzera aldakorra)
year Urtea Balio numerikoak. Formatua UUUU 2001, 2002…
  • Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauak: sinadura-data
  • Tokiko arauak: Aldizkariko argitalpen-data
month Hila Balio numerikoak. Formatua HH 01, 02…
day Eguna Balio numerikoak. Formatua EE 01, 02…
number
(natural identifier)
Alfanumerikoa Balio numerikoak, batzuetan alfanumerikoak   Oro har, zenbakia eta zenbaki ofiziala bat datoz
version Bertsioa Balio alfabetikoen zerrenda mugatua (3 letra) Hiztegi kontrolatuko taula Legezko baliabidea hasierakoa, finkatua edo zuzendutakoa den identifikatzen du
version_date
(point in time)
Finkatutako testuari dagokion eguneratze-data adierazten du Balio numerikoak. Formatua: UUUUHHEE   Finkatutako baliabideetarako
language Xedapenaren hizkuntza Balio alfabetikoen zerrenda mugatua Hiztegi kontrolatuko taula ISO 639-3 (3 letrako kodea), valentzierarako eta testu elebidunetarako egokitzapen batekin
format Argitalpenaren formatua Balioen zerrenda mugatua html, pdf, epub, xml Formatuen balioak IANAk ezarritako tipologietara egokitu behar dira

3. ELI metadatu komunak:

Espainian URI txantiloia ezartzeko, beharrezkoa da administrazio desberdinek legedia deskribatzeko erabiltzen dituzten metadatuak normalizatzea; gutxienez, URI txantiloiko osagaiei buruzko informazioa jasotzen duten horiek.

Horrenbestez, Espainian, 1. zutabea 2. zutabearekin batera jorratzen da, informazio legegilearen elkarreragingarritasuna errazten duten gutxieneko metadatu komunen zerrenda ezartze aldera.

Zehaztapen teknikoak honako gutxieneko metadatu komunak aurreikusten ditu:

  • eli:jurisdiction
  • eli:type_document
  • eli:date_document
  • eli:number
  • eli:version
  • eli:version_date
  • eli:language
  • eli:format
  • eli:title
  • eli:date_publication
  • eli:publisher (eli:publisher_agent)
  • eli:is_member_of
  • eli:has_member
  • eli:is_another_publication_of
  • eli:has_another_publication
  • eli:realizes
  • eli:is_realized_by
  • eli:embodies
  • eli:is_embodied_by
  • eli:consolidates
  • eli:consolidated_by
  • eli:corrects
  • eli:corrected_by